Alexander MacKenzie - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander MacKenzie | |
---|---|
![]() | |
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Steòrnabhagh, 1764 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Dunkeld (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Nefritisa giltzurruneko gutxiegitasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Jasotako sariak | ikusi |
![]() ![]() |
Sir Alexander MacKenzie (Eskoziako gaeleraz: Alasdair MacCoinnich, 1764, Stornoway, Lewis, Kanpoko Hebridak – 1820ko martxoaren 12a, Dunkeldetik hurbil) eskoziar esploratzaile bat izan zen.
Ipar Amerikan, gaur egungo Kanadako lurraldeetan barna burututako esplorazio handiengatik nabarmendu zen: 1789an, Athabaska aintziratik abiatuz, eta gaur egun bere omenezko izena daraman Mackenzie ibaia jaitsiz, Artikora iristea lortu zuen, horretarako guztiz basati eta ezezagunak ziren lurraldeetan zehar 4.800 kilometroko joan-etorriko bidai luzea gauzatuz; eta 1792-1793 denboraldian, Mexikotik iparraldera Ipar Amerika alderik-alde gurutzatu zuen lehenbiziko bidai transkontinentala amaitzea lortu zuen, Lewis eta Clark estatubatuarren espedizio ospetsuari 10 urte aurreratuz.