Amelia Bauerle - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Bauerle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amalie Mathilde Bauerle |
Jaiotza | Bayswater, 1873ko azaroaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1916ko martxoaren 4a (42 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta artista bisuala |
Mugimendua | Art Nouveaua |
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ed/Fine_Feathers_make_Fine_Birds_by_A_Bauerle.jpg/240px-Fine_Feathers_make_Fine_Birds_by_A_Bauerle.jpg)
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/Amelia_Bowerley_Flower_study_10x10cm.jpg/240px-Amelia_Bowerley_Flower_study_10x10cm.jpg)
Amalie Mathilde Bauerle, Amelia Bauerle izenez ezaguna (Bayswater, Londres, 1873ko azaroaren 12a – 1916ko martxoaren 4a) britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea izan zen. 1909an, Bowerley-ra aldatu zuen abizena.[1][2]
Karl Wilhelm Bauerle artista alemanaren alaba, South Kensingtongo Arte Eskolan eta Sladeko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, Italian eta Alemanian ibili aurretik. Royal Academyn erakutsi zuen, 1897tik hil zen arte, baita Parisen eta Amerikan ere. Ilustrazioen bidez, The Yellow Book eta The English Illustrated Magazine aldizkarietan parte hartu zuen. Bere lanean eragin handia zuen Art Nouveauk.[1] 1911ko erroldaren arabera, pentsio batean bizi zen Langhorne Gardensen (Folkestone).
Amelia Bauerle-k naturaren irudikapenean zentratu zuen bere lana, bereziki loreen irudi zehatzetan.[3]
- Akuarela eta akuaforte batzuen katalogoa: When the world was young de Amelia M. Bauerlé. Londres: Galerías Dowdeswell, 1908.
- W. E. Cule, Sir Constant: Knight of the Great King. Andrew Melrose, Londres, 1899.
- Frederic William Farrar Allegories. Longmans & Co., Londres, 1898.
- Alfred Tennyson. The Day-Dream (poema) en : Flowers of Parnassus. vol. 7. [1900, etc.] 8º.
- Ismay Thorn. Happy-go-lucky. Roseleaf Library, Londres, 1894.
- Iratxoen uzta c.1910
- Ofelia
- Joan Lane.The Yellow Book,An Illustrated Quarterly,Londres, 1897ko apirila.
- ↑ a b «Amelia Bauerle (1873 - 1916)» Brier Hill Gallery.
- ↑ «Bauerlé (Bowerley), Amelia (F)» dvpp.uvic.ca.
- ↑ «Poison Hemlock by Marta Bowerley | Annex Galleries Fine Prints» www.annexgalleries.com.