Andoni Egaña - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sun Mar 19 1995
Andoni Egaña | |
---|---|
![]() (2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andoni Egaña Makazaga |
Jaiotza | Zarautz, 1961eko urriaren 2a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, bertsolaria eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Andoni Egaña Makatzaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005; beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziatua, euskaltzain urgazlea da.[1]
Bertsolaritzan ezaguna bada ere, telebistarako gidoiak ere idazten ditu eta hainbat esparru landu ditu literaturan, baita kazetaritzan ere.
Bertsolari gisa, ikerketa-lanak eginak ditu bai bertsoaren sorkuntzaz eta bai bertsolaritzaren mugimenduaz. Aitzindarietako bat da gaur egungo bertsolaritzari buruzko teorizazioan.
Artikulu asko idatzi ditu El Diario Vasco-n, Euskaldunon Egunkaria-n, Argia-n, Berria-n, eta disko batzuk ere egin ditu. [2]
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Bertsolari_Txapelketa_Nagusia_1986.png/300px-Bertsolari_Txapelketa_Nagusia_1986.png)
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Bigarrena 1991an.
- Herri arteko Bertsolari Txapelketa (1): 1999 (Zarauzko taldean)
- Lizardi saria (1): 1982
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2016
- Pausoa noiz luzatu (1998, EEF-Alberdania). 1999 Euskadi Literatura Saria.
- Hogeita bina (2004, Hariadna)
- Zozoak beleari (1997, Alberdania): Jon Sarasuarekin batera
- Mendian (2000, Alberdania)
- Zaudete geldi pixka batean (1999, Elkar)
- Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? (2000, Elkarlanean)
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b1/Bertso_saioa_Allurralden_San_Jose_egunean_%2895-058%29.jpg/220px-Bertso_saioa_Allurralden_San_Jose_egunean_%2895-058%29.jpg)
- Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea) Jon Sarasua eta Joxerra Garciarekin batera. Lau hizkuntzatan argitaratu da.
- Tximeletak sabelean (1994, Kea). Bertso musikatuak.
- ↑ Euskaltzain urgazleak - E. (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
- ↑ «Andoni Egaña Makazaga» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-04-07).
- «Andoni Egaña», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa Argia astekarian
- Andoni Egaña BDB Bertsolaritzaren datu-basea