Andrija Mohorovicic - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Fri Nov 12 2027
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrija Mohorovicic | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Volosko (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() Cisleithania Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma ![]() |
Heriotza | Zagreb, 1936ko abenduaren 18a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Mirogoj |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolinoa |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | Kroaziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa, sismologoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa eta geophysicist (en) ![]() |
Lantokia(k) | Zagreb |
Enplegatzailea(k) | Zagrebeko Unibertsitatea |
Kidetza | Croatian Academy of Sciences and Arts (en) ![]() |
![]() ![]() |
Andrija Mohorovicic (Volosko, 1857ko urtarrilaren 23a - Zagreb, 1936ko abenduaren 18a) kroaziar geologoa izan zen. Zagrebeko unibertsitateko irakasle izan zen. Uhin sismikoak aztertu zituen, uhinen hedapenari dagokionez batez ere, eta epizentroak non zeuden zehaztasunez kalkulatu zuen. 1909an lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean eten bat aurkitu zuen, egun "Mohorovičić etenunea" bezala ezagutzen dena: lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean dagoen etena, bi geruza horiek bereizten dituena. Eten horretan harrien ezaugarriak aldatzen dira, eta baita uhin sismikoen lastertasuna ere. Mohorovicicen etena oso sakon dago, kontinenteen azpian 35 km-ra eta itsas hondotik 5 km ingurura.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.