Balarrasa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balarrasa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1951 |
Izenburua | Balarrasa |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Antonio Nieves Conde |
Gidoigilea(k) | Vicente Escrivá (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jesus Gartzia Leoz |
Argazki-zuzendaria | Manuel Berenguer (en) ![]() José Fernández Aguayo (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alaska |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Balarrasa 1951ko José Antonio Nieves Conde espainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Fernando Fernán Gómez, María Rosa Salgado, Dina Stern, Luis Prendes, Javier Tordesillas, Eduardo Fajardo, Manolo Morán, José Bódalo, Maruchi Fresno, Julia Caba Alba, José María Rodero eta Félix Dafauce aktoreek antzeztu zuten.
1951ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Javier Mendoza (Fernando Fernán Gómez) espainiar misiolaria Alaskan elur ekaitz handi baten erdian harrapaturik gelditu da. Bere azkena iritsi delakoaren beldurraren ondorioz, bizitzan jazotako oroitzen hasiko da: bere amaren heriotzak familia osoaren nahigabea eta gainbehera ekarri zuen, aita (Javier Tordesillas) jokoan eta apustuetan hasi zen eta Javier bera, Balarrasa ezizenez ezagunagoa, bizimodu txar eta bizizaleari ekin zion. Bere anai-arrebak ere ez ziren atzean gelditu, Fernando (Luis Prendes), Lina (Dina Stern) eta Maitek (María Rosa Salgado) bizimodu zuzen eta zintzotik oso urruti dauden bizitzak baidaramatzate. Espainiako Gerra Zibila hastean, Mendoza Armadara batzeko deitua izan zen, eta guduzelaian heroitik gutxi zuen portaeraren erruz, zaintza txanda bat kartetan jokatzearen ondorioz bere soldadu kide bat hila suertatuko da. Gertakari hark txunditu eta lurjota utzi zuen, hortaz Apazitegian sartu zen. Jada apaiztu eta bere senideei haien bizitzak ere zuzentzen lagundu ondoren, misiolari gisa bizitza berri bati ekingo dio.
- Manolo Morán - Desiderio
- Jesús Tordesillas - Carlos
- Dina Sten - Lina
- Luis Prendes - Fernando
- José Bódalo - Elkarteko presidentea
- Maruchi Fresno - Elena
- María Rosa Salgado - Mayte
- Eduardo Fajardo - Mario
- Fernando Fernán Gómez - Javier Mendoza 'Balarrasa'
- Fernando Aguirre - Valentin
- Francisco Bernal - Emiliano
- Mario Berriatúa - Hernández tenientea
- Julia Caba Alba - Faustina
- Chano Conde - Tenientea
- Alfonso de Córdoba - Alférez
- Gérard Tichy - Zanders
- Balarrasa filmaren zati bat ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)