Behorlegi - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Mon May 17 2021
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Behorlegi (mendia)».
Behorlegi | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Behorlegi herria, eta atzean izen bereko mendia | ||
| ||
![]() | ||
Kokapena | ||
Herrialdea | ![]() | |
Lurraldea | ![]() | |
Eskualdea | Garazi | |
Administrazioa | ||
Estatua | ![]() | |
Eskualdea | ![]() | |
Departamendua | ![]() | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Auzapeza (2014-2026) | Pascal Néguelouart (independente) | |
Posta kodea | 64220 | |
INSEE kodea | 64107 | |
Herritarra | behorlegitar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43°07′43″N 1°07′07″W / 43.1286°N 1.1186°W | |
Azalera | 20,58 km2 | |
Garaiera | 299-1267 metro | |
Distantzia | 13,1 km (Donibane Garazitik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 73 (2018: ![]() | |
Dentsitatea | 3,64 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 12,98 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 37,69 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 73,81 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 7,27 (2011) | |
Langabezia[1] | % 0 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 79,17 (2010) | |
Erabilera | % 54,82 (2011) |
Behorlegi[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 13,1 kilometrora. Altuera 299 eta 1 267 metro artekoa da, eta 20,58 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 73 biztanle zituen.
Bertako biztanleak behorlegitarrak dira.
Hergarai ibarreko hiriburua da.
Behorlegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Béhorléguy ("behorlegí" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Beorrleguy (1284)[4]
- Behorleguy (1284)[4]
- Beorrlegui (1614)[4]
- Beorlegui (1614)[4]
- Vehorlegui (1614)[4]
- Notre-Dame de Béhorléguy (XVII. mendea)[5]
Jean-Baptiste Orpustanek dio Behorlegi toponimoa behor eta egi (kokapena adierazten duen atzizkia), hau da, "behorretako tokia", hitzek osatzen dutela.[6]
Behorlegi Hergarai ibarran dago.
![]() |
Lekunberri | Hozta | Donaixti-Ibarre | ![]() |
![]() |
Altzürükü | |||
| ||||
![]() | ||||
Mendibe | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta |
Herritik gertu, Zuberoako bidean, Behorlegi mendia (1 265 m) dago, euskal mendizaletasunaren ikonoetako bat. Hegoaldeko mendizaleek "Iparraldeko Txindokia" deitzen diote. Erraldoi eder honek Hergarai ibarrak menperatzen ditu, eta Arbailako mendikatearen tontorretako bat da.
- Herria
- Intxazindaga
- Ihidoia
- Urondoa
- Lekunberrikoborda
- Etxebarnea
- Etxeparea
- Lekunaga
- Etxeberriborda
- Elhorta
- Landerreko Etxola
- Iphastoloko Etxola
Behorlegiko etxeak
- Etxebertzea
- Intxazendaga
- Irigaraia
- Indartea
- Ospitalia
- Lopistegia
- Bordato
- Irigoien
- Goienetxea
- Aroztaldia
- Agerria
- Intxauspia
- Etxeberria
- Harizpia
- Jauregiberria
- Lakoa
- Etxeparea
- Iribarnia
- Jauregia
- Erreintaenia
- Iribarnegaia
- Irola
- Salaberria
- Ihidoia
- Etxebarnia
- Borderia
- Organbidea
- Urondoa
- Etxepareborda
- Etxeberriborda
- Lekunberriborda
- Artizarra
- Barbaraenia
- Etxegoinalde
Hergarai ibarra, Behorlegi buru zuela, 1391n Karlos III.a Nobleak, Nafarroako erregeak, baronia bihurtu zuen, Lurdako gazteluko gobernaria zen Joanes Biarnokoaren alde, erregearen arreba batekin ezkondu zena.
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
199 | 176 | 205 | 213 | 257 | 248 | 229 | 231 | 234 | 256 | 239 | 227 | 210 | 186 | 180 | 179 | 180 | 181 | 160 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
158 | 148 | 148 | 143 | 145 | 147 | 155 | 139 | 135 | 121 | 112 | 91 | 72 | 72 | 74 | 74 | 74 | 75 | 73 |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1792 | 1800 | Pierre Etxalux | |
1800 | 1826 | Jean Jauregi | |
1826 | 1835 | Jean Berzetxe | |
1835 | 1848 | Jean Lopistegi | |
1848 | 1871 | Pierre Çubiat | |
1871 | 1876 | Guillaume Irigoin | |
1876 | 1881 | Charles Jauregito | |
1881 | 1884 | Jean Jauregi Etxegoin | |
1884 | 1888 | Charles Jauregito | |
1888 | 1892 | Jean Irigoin | |
1892 | 1918 | Charles Jauregito | |
1918 | 1925 | Jean Çubiat | |
1925 | 1947 | Bertrand Jauregito | |
1947 | 1983 | Jean Çubiat | |
1983 | 2002 | Jean Unhassobiscay | |
2002 | karguan | Anne-Marie Ibañez | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
2017ko urtarrilaren 1era arte, Arnegi Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu presta dio udalerrian.[8]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Behorlegik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
- Mañex Zubiat (1848-1924), bertsolaria.
- Mattin Lerissa (1999), abeslaria.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b c d e Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ Hergarai Bizi - Garraio Solidarioko zerbitzua
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.