Bosoi - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sat Aug 04 2001
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bosoi | |
---|---|
![]() | |
Elkarreraginak | grabitazio |
Antipartikula | bosoi |
Masa inbariantea | 0 GeV/c² |

Bosoia partikulen fisikaren arabera naturaren funtsezko bi partikuletako bat da (bestea fermioia baita). Bosoi izena Satyendra Nath Bose fisikari indiarraren omenez jarri zioten. Ezaugarriak:
- Berezko momentu angeluar edo spin osoa dute (0, 1, 2, ...).
- Ez dute Pauliren baztertze-printzipioa betetzen eta Bose-Einsteinen estatistikari jarraitzen diote. Hori dela eta, Bose-Einsteinen kondentsazio fenomenoa gertatzen da (maser eta laserren garapena posible egin zuen).
- Bosoien sistemek betetzen duten uhin-funtzio kuantikoak partikula-trukearekiko simetrikoak dira.
Nahiz eta bosoi gehienak konposatutako partikulak izan, eredu estandarraren arabera bost oinarrizko bosoi daude:
- Gauge bosoiak: (γ · g · W± · Z).
- Higgs bosoia: (H0).
Gauge bosoiak ez bezala, Higgs bosoia ez da inoiz detektatua izan esperimentuetan.[1]