eu.wikipedia.org

Bryozoa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bryozoa
Ordoviziar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
Filuma Bryozoa

Ehrenberg, 1831

Azpibanaketa

Bryozoa (grezieratik, bryo, goroldio eta zooa, animalia) -batzuetan Ectoprocta izendatuak- animalia ornogabe filum bat dira. 0,5 milimetro luze neurtu ohi dute eta aurkitzen duten janaria iragazten dute lofoforo batzuekin. Hauek koroa egitura batean lerrokatzen dira zilio ezberdinekin. Itsas espezie gehienak tropikoetan bizi dira, baina poloetan ere aurkitu daitezke. Ur gezatan ere badira hainbat espezie. 4.000 bat espezie ezagutzen dira eta generoetako bat bakartia da eta beste guztiak kolonialak.