Buenaventura Saenz de Biteri - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenaventura Saenz de Biteri | |
---|---|
1803ko urtarrilaren 1a - | |
Bizitza | |
Jaiotza | Legutio, 1758 |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | San Salvador, 1819 (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | teniente |
Buenaventura Saenz de Biteri Azkunaga (Legutio, 1758 – San Salvador, Guatemalako Kapitaintza Nagusia 1819) arabar militar bat izan zen, San Salvadorreko alkate bezala eta San Salvadorreko bitarteko intendente bezala aritu zena 1803tik 1804ra.
Buenaventura Saenz de Biteri Azkunaga Legution jaio zen 1758an; Domingo Saenz de Biteri Ortiz de Zarateren eta Engracia Azkunaga Gorostizaren semea zen. Armen karreran arituko zen, teniente mailara iritsiz. San Salvador hirira bizitzera joan zen, non 1790ean Juana Maria Ungo Palaciosekin ezkondu zen, 5 seme-alaba izan zituzten, horietako bat Jorge Biteri Ungo izan zelarik (San Salvadorreko elizbarrutiko lehen apezpikua).