eu.wikipedia.org

Côte de Granit Rose - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bro Dreger eskualdea (orlegi ilunez), Granito Arrosazko kostaldearen kokalekua.

Côte de Granit Rose[1] («Granito Arrosa kosta») Bretainiako ipar kostako zati bat da, Mantxako kanalean dagoena, Côtes-d'Armor departamentuan eta Bro Dreger eskualdean. Izenak ongi adierazten duenez, kosta horretako ezaugarri nagusia berau osatzen duen arrosa koloreko granitozko harkaitz eta itsaslabarrak dira.

Geologia ezaugarri hau mendebaldetik Plestin-les-Grèves udalerrian hasi eta ekialdean Louannec udalerriraino 30 kilometrotan zehar ematen da. Beharbada, eremu ikusgarriena Perros-Guirec udalerrian dagoena da.

  • Costaérès gaztelua

  • Ploumanac'h itsasargia

  • Granito Arrosazko kostaldea eta zazpi uharteen ikuspegia.

    Granito Arrosazko kostaldea eta zazpi uharteen ikuspegia.

  • Ploumanach udalerriko hondartza (itsas behera)

    Ploumanach udalerriko hondartza (itsas behera)

  • Harkaitzak (xehetasuna)

    Harkaitzak (xehetasuna)

  • Trégastel udalerriko bola

    Trégastel udalerriko bola

  • Higaduraren ondorio ikusgarriak

    Higaduraren ondorio ikusgarriak

  • Granito Arrosazko kostaldea

    Granito Arrosazko kostaldea

  1. Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.