Dolar hongkongdar - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sat Jul 22 2017
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Hong Kongeko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».
Dolar hongkongdarra (yue txinera tradizionalaz: 港元, jyutping: gong2 jyun4, ingelesez: Hong Kong dollar), Hong Kong Txinako Herri Errepublikaren Administrazio Bereziko Lurraldean erabiltzen den dibisa da. Haren ISO 4217 kodea HKD da eta sinboloa, $[1], HK$[1][2] edo 元, dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Dolar hongkongdarraren banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago.
- ↑ a b (Ingelesez) Hong Kong Monetary Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- ↑ (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- (Ingelesez) Hong Kongeko Diru Agintaritzaren webgunea.