Eseniar - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/20/QumranLivingQuarters.jpg/220px-QumranLivingQuarters.jpg)
Eseniar (hebreeraz: אִסִּיִים, Isiyim; antzinako grezieraz: Εσσήνοι, Εσσαίοι edo Οσσαίοι, Essēnoi, Essaioi, Ossaioi) sekta judu bateko kidea izan zen (K.a. II. mendea - K.o. I. mendea). Aszetismoa, garbitasuna, zelibatoa, ondasunen jabego komuna eta jantzi zuria ziren eseniarren ezaugarriak. Qumrâmgo elkarteak Justizia maisu bat zuen, mesias bat iragartzen zuena. Kristautasunaren sorrerarekin lotu izan da, baina ez dago hori ziurtatzerik.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.