Etxe-euli - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxe-euli | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Muscidae |
Leinua | Muscini |
Generoa | Musca |
Espeziea | Musca domestica |
Datu orokorrak | |
Kolorea | beltz |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Etxe-eulia (Musca domestica) etxeetan arruntena de eulietako bat da, eta mundu osoan zabalen hedaturik dagoena; zenbait kasutan gaixotasun larriak eragin ditzakeen izurri gisa sailkatzen da.

Helduak 6-9 mm luze izan ohi dira. Torax grisa daukate eta bizkarrean lau marra ilun. Abdomenaren behealde horia daukate, eta gorputz osoa ilez estalita daukate. Emeak arrak baino pixka bat handiagoak dira, eta begiak banatuagoak dauzkate.
Gainerako dipteroek bezala, hegoen pare bakarra daukate; atzeko hegoak hegaldiaren egonkortasunean laguntzen duten halterio bilakatu dira.