Europako Ekonomia Erkidegoa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Ekonomia Erkidegoa | |
---|---|
Europako Ereserkia | |
Datuak | |
Mota | erakundea |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
![]() | |
Historia | |
Sorrera | 1958ko urtarrilaren 1a |
Ondorengoak | European Community (en) ![]() |
Desagerpena | 2024 |
Europako Ekonomia Erkidegoa[1] 1957ko martxoaren 25ean sortu zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Italiak sinatu zuten Erromako Itunaren ondorioz. Gero, Danimarka, Britainia Handia eta Irlanda gaineratu zitzaizkien 1973. urtean, Grezia 1981ean eta Espainia eta Portugal 1986an. Elkarteko estatuen arteko ekonomia harremanak sendotu eta elkarren laguntza teknikoa eta zientifikoa sustatzeko helburuaz jaio zen[2].
Maastrichteko Itunaren ondoren (1992), Europako Erkidegoa deitu zen. Gaur egun Europako Batasunaren barnean dago, bertako hiru oinarrietatik lehenengoa baita (Merkataritza eta Ekonomia batasuna). Beste bi oinarriak Atzerri eta Segurtasun Politika eta Kooperazio Polizial eta Judiziala dira.