Feltro - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sat Feb 14 2009
Wikipedia, Entziklopedia askea

Feltroa artilea, edo beste abere batzuen ilea, estu tinkatuz, ehundu gabe egiten den oihal mota da. Batzuetan zuntz sintetikoekin egiten da[1]. Industria, diseinu edo eskulangintzan baliatzen diren feltro mota desberdin asko daude. Batzuk oso leunak badira ere, beste batzuk eraikuntzan erabiltzeko bezain sendoak dira.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.