Gaitzeru - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Wed Nov 18 2009
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaitzeru aleen edukiera-neurria da, toki batzuetan lakariaren, eta besteetan bi lakariren, baliokidea[1].
Gaitzeruren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Haren laugarrena, 12 bat kilo, gaitzeru batean sartzen zen[2].
Gaztelan cuartilla zuen izena eta 13,8 litro zuen.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Gaitzeru. .
- ↑ Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Euskal Herriko neurri zaharrak |
---|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde Edukiera: arroa • pitxer • kahiz • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa |