eu.wikipedia.org

Gas ganbera - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gas ganbera exekuzio metodo bat da, hermetikoki itxitako leku batean gas toxiko edo itogarria sartzean datzana. Agente toxiko arruntena hidrogeno zianuroa da. Batez ere, naziek eragindako genozidioetan erabilera arruntenetako bat zen. Azken konponbidea delakoaren barnean, kontzentrazio-esparruetan garatu zen Bigarren Mundu Gerran zehar. Herrialde batzuetan, AEBetako estatu batzuetan kasu, hiltzaileak exekutatzeko metodo bat ere bada.

Dachauko gas ganbera, Alemania

Gas ganberak, oro har, dutxa kolektibo moduan mozorrotutako lurrazpiko gune edo barrakoiak ziren. Erabat isolatuta zeuden eta karbono monoxidoa sartzeko zuen sistema bat zuten baina, gero, Zyklon Ba erabili zen. Edukia aldakorra zen, baina 1.000 eta 2.500 preso sar zitezkeen.

Sabaitik, Zyklon B izeneko substantzia sartzen zen, elkarren gainean pilatutako presoek jariatzen zuten hezetasun biziarekin zuen kontaktuaren ondorioz, azido zianhidriko edo HCN ugari askatzen zuen zianurido bat. Prozedura horrekin, egun bakar batean, naziek 5.000 eta 10.000 preso artean hil zitzaketen. Erabilera maiztasuna ondoko fundizio erako labe sailek edo erraustegiaren ahalmenaren araberakoa zen.

Han sarrarazitako jendetzaren erabateko heriotza 25 minutu igaro ondoren gertatzen zen. Gasak arnasketa zikloa geratuz lan egiten duenez, biktimak itota hiltzen ziren, espasmoak eta gorputz ikarak jasaten zituzten bitartean.

Behin zigortuak hilda geratu ondoren, ganbera aireztatzen zen, eta Sonderkommandoak (lan behartuetan eskulantzat erabilitako presoak) sartu eta gorpuak urez garbitzen zituzten, odola, gernua eta gorotzak kentzeko, eta, horrela, gorputzeko zuloetan objektu baliotsuak bilatzeko, erraustu aurretik.

Hormak akustikoki isolatuta zeuden eta, gasa botatzen zuenak prozeduraren garapena ikusten zuen beira oso sendoko ate-leiho batetik.

San Quentin espetxeko gas ganbera (Kalifornia)

Gas ganberak, heriotza zigor gisa erabiltzen dira zigortuak exekutatzeko, batez ere hilketagatik zigortuta daudenak.

Bost estatuk (Kalifornia, Wyoming, Maryland, Missouri eta Arizona), teknikoki, metodo hori mantentzen dute, baina guztiek bultzatzen dute ziztada hilgarria alternatibatzat.

1976tik, hamaika espetxeratu exekutatu dituzte horrela Estatu Batuetan[1]. Azkena Walter LaGrand izan zen, 1999ko martxoaren 1ean[2].

  1. (Ingelesez)Death Penalty Information Center. Facts About the Death Penalty (2008)
  2. (Ingelesez)Death Penalty Information Center. Searchable Database of Executions. (2008)