eu.wikipedia.org

Gastrotricha - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gastrotriko» orritik birbideratua)

Gastrotricha
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
Filuma Gastrotricha

Mechnikov, 1864

Gastrotricha (antzinako grezieratik, gaster "tripa" eta thrixs "ilea") animalia pseudozelomatu txikien filum bat da. Ingurune urtarretan bizi dira. Handienek 4 milimetro arteko tamaina dute. Materia organikoaz elikatzen dira, batez ere bakterio, onddo eta protozooz, eta anelido, nematodo eta artropodoen bazka dira. 400 eta 450 espezie artean ezagutzen dira.