Gilgit-Baltistan - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Fri Jun 29 2012
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilgit-Baltistan | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Izen ofiziala | گلگت بلتستان |
ISO 3166-2 | PK-GB |
Hiriburua | Gilgit |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 35°21′N 75°54′E / 35.35°N 75.9°E |
![]() | |
Azalera | 72,971 km² |
Mugakideak | Khyber Pakhtunkhwa |
Demografia | |
Biztanleria | 1.155.755 (2011) |
Dentsitatea | 11,93 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hizkuntzak | Shina hizkuntza Urdu Baltiera Wakhiera Burushaski Khowar Pashto |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
www.northernareas.gov.pk/ |
Gilgit-Baltistan[1] (Urdu: شمالی علاقہ جات) Pakistanen menpe dauden lurraldeak dira, Kaxmirren kokatutakoak.
Ipar-mendebaldean Afganistan, ipar-ekialdean Txina, Azad Kaxmir (Pakistan) eta Jammu eta Kaxmir (India) hego-ekialdean eta Ipar-Mendebaldeko Muga Probintzia (Pakistan) mendebaldean.
Hiru azpi-eremutan eta sei barrutitan banatuta daude lurralde hauek:
Urdu hizkuntza lurraldeko "lingua franca" da, biztanle gehienek ulertuta. Shina hizkuntza, aldaera askorekin, %40ak hitz egiten du, batez ere Gilgit eta Diamiren, eta Ghizereko toki bartzuetan.
Bestela, tibeteraren aldaera den Baltieraz mintzatzen da Baltistango jendea. Hiztun gutxiagok egiten dute Wakhieraz, Burushaskiz, Khowarez eta Pashtoz.
Pakistango mendi nagusiak hemen kokatuta daude: K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m) eta Gasherbrum II (8.035 m).
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
![]() |
Pakistango banaketa administratiboa | ![]() |
---|---|---|
Probintziak: Balutxistan · Khyber Pakhtunkhwa · Punjab · Sindh
|