Glomerulonefritisa[1]giltzurrun-glomeruluak eta hoditxoak hartzen dituen eta giltzurrunaren hantura eragiten duen gaitz-sail baten izena. Era askotakoa izan daiteke glomerulonefritisa; ohikoena, glomerulonefritis larria deitua, 30 urte bitarteko gizakiengan gertatzen da, eritasun kutsagarriren (amigdalitisa, faringitisa...) baten ondorioz; azal zurbila, ahulezia, anorexia, buruko mina, gernu-urritasuna eta gernuan odola izatea ditu ezaugarri nagusiak. Ohikoagoa da Japonian eta Asiako herrialde batzuetan.