eu.wikipedia.org

Glukagoi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

glukagoi
Identifikatzaileak
Aliasak, GCG(53-81), glucagone, glucagon recombinant
Kanpoko IDakGeneCards: [1]   OMA: - orthologs
RNA adierazpen eredua
Bgee
gizakiasagua (ortholog)
      BioGPS
      Erreferentziazko adierazpen datu gehiago
      Ortologoak
      EspezieaGizakiaSagua
      Entrez
      Ensembl
      UniProt
      RefSeq (RNAm)
      RefSeq (proteina)
      Kokapena (UCSC)
      PubMed bilaketa
      Wikidata
      Ikusi/Editatu giza genea

      Glukagoia[1] 29 aminoazido dituen hormona peptidikoa da, gluzidoen metabolismoan jarduten duena. Bere pisu molekularra 3.485 daltonekoa da, eta 1923an aurkitu zuten John Charles Kimball eta Murlin zientzialariek. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako alfa zelulek jariatzen dute.

      Bere egitura primarioa honako hau da:

      NH2-His-Ser-Gln-Gly-Thr-Phe-Thr-Ser-Asp-Tyr-Ser-Lys-Tyr-Leu-Asp-Ser-Arg-Arg-Ala-Gln-Asp-Phe-Val-Gln-Trp-Leu-Met-Asn-Thr-COOH

      Glukagoiak intsulinaren aurkako efektua du: odolean dagoen glukosa kopurua igotzen du. Horretarako, gibelean dagoen glukogenoaz jarduten du, glukogeno horren hidrolisia bultzatuz (glukosa sortzeko). Bestalde, glukolisia inhibitzen du (hots, glukosaren oxidazioa).

      Organismoak odolean glukosa gehiago behar duenean glukagoiaren sintesia areagotzen du. Adrenalina hormonaren jarduera glukagoiaren antzekoa da, glukosaren kontzentrazioa odolean ere igotzen baitu.

      1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016], [Farmakoak Hiztegia] [2022] eta [Albaitaritza Hiztegia] [2023]