Harrobi - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Thu Oct 17 2024
Wikipedia, Entziklopedia askea
Harrobia aire zabaleko meatzea da, harri industrialak, apaingarriak edo agregakinak ateratzeko erabiltzen dena. Haitzurdina, granitoa, kareharria, hareharria eta arbela dira harrobietatik erauzten diren harririk garrantzitsuenak. Inpaktu larriak eragin ditzakete ingurumenean, paisaian eta bizi-kalitatean. Izan ere, topografia, landaredia eta dinamika hidrologikoa eraldatzeaz gain, zarata eta hautsaldi handiak sorrarazten dituzte.[1]
Jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonak ematen dituen edo prestatzen diren tokia; bereziki, jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonen multzoa, bere jaioterriko edo herrialdeko jendearekiko.[2]
- ↑ Canteras. evren.es (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).
- ↑ «harrobi: EH - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
- Markinako harrobia eta marmol preziatua, Teknopolis, eitb.eus