Herbert James Draper - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbert James Draper | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1863ko azaroaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1920ko irailaren 22a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruce Castle School (en) ![]() St John's Wood Art School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | klasizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
![]() ![]() |
Herbert James Draper (Londres, 1863 edo 1964[1] – 1920) Viktoriar Aroa bizi izan zen Ingalaterrako margolaria izan zen. Haren estiloa klasizismoarekin lotuta zegoen. Gehien landu zuen generoa erretratua izan zen, gai mitologikoen eta erotikoen inguruan.
Londresen jaioa, Henry Draper bitxigilearen semea zen. Tottenhamgo Bruce Castle Schoolen ikasi zuen eta, ondoren, Royal Academy of Arts-en.[2] 1882 eta 1892 artean, ikasteko asmoarekin, Erromara eta Parisera bidaia batzuk egin zituen; bidaia horiek ordaintzeko bi beka jaso zituen: Royal Academyren Urrezko Domeina eta Bidaia beka 1889an. XIX. mendearen amaieran ilustratzaile gisa lan egin zuen eta, azkenik, Londresen egokitu zen. 1891n Ida Williams-ekin ezkondu zen; alaba bakarra izan zuten: Yvonne.[2] 1898an eginiko bere The Lament for Icarus lanak Parisko 1900ko Erakusketa Unibertsalean Urrezko Domeina eskuratu zuen.
56 urte zituelarik, arteriosklerosik, jota, margolaria hil zen, Abbey Roaden zuen etxean.
-
Antzinako goiza
-
Neska gaztea urmael ondoan
-
Calypso uhartea
-
Tristan eta Isolda
-
Naiade, 1908
-
Ida Draper
-
Ariadna
-
Naiade bat eguzkipean
-
Udaren itsasoa
-
Afroditaren perlak
-
Bainua
-
Artea eta Jadea
-
Miss Barbara De Selincourt-en erretratua
-
Clyties of the Mist
-
Santa Dorotearen egunerako, 1899
-
Uraren haurra
-
Prospero
-
Itsasoko dontzeila
-
Goizargiaren ateak
-
Estudioan
-
Itsas melodiak
-
Halcyone, 1915
- ↑ https://www.tate.org.uk/art/artists/herbert-draper-1029
- ↑ a b The Times, Thursday, Sep 23, 1920; pg. 1; Issue 42523; col A
- (Ingelesez):H J Draper (Victorian Web)
- (Ingelesez): H J Draper online (ArtCyclopedia)
- (Ingelesez): Works by H J Draper (Tate Gallery)
- (Ingelesez): H J Draper (Art Renewal Center)
- (Ingelesez): Guttenberg Proiektua.