Herbizida - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Mon Jun 20 2005
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nekazaritzan, herbizida belarrak galtzeko edo haien hazkundea eragozteko erabiltzen den substantzia kimikoa da.[1] Hazkuntza jakin baterako kaltegarri edo desegokitzat jotzen diren belarrak ezabatu eta horien ugalketa eta hazkuntza eragozketa gai kimikoa da.
Sarri, herbizidek ingurumen arazoak eragiten dituzte, bioaniztasuna erasotuz eta aire, ur eta lurzoruaren araztasuna erasotuz. Herbizidak erabiltzeak poluzioa sor dezake.[2] Adibidez, glifosatoa duten herbizidek erleak hiltzen eta akuiferoak kaltetzen dituzte.[3][4]

Herbizida selektiboek belar txar espezifikoen espezieak kontrolatzen dituzte, eta nahi den laborea nahiko normal uzten dute. Herbizida ez-selektiboak, bestetik, (batzuetan, produktu komertzialen guztizko herbizidak deitzen dira), berriz, lur baldarrak, industria- eta eraikuntza-lurrak, trenbideak eta trenbideko lubetak garbitzeko erabil daitezke, ukitzen duten landare-material guztia hiltzen baitute.
Herbizidak oro har erabili aurretik, kontrol kulturalak erabiltzen ziren, hala nola lurraren pH-a aldatzea, gazitasuna edo ugalkortasun-mailak, belar txarrak kontrolatzeko.[5] Kontrol mekanikoa (laborantza barne) belar txarrak kontrolatzeko ere erabili zen (eta erabiltzen jarraitzen da).
- 2,4-D (2,4-diclorofenoxi azido azetiko)
- Aminopyralid
- Atrazina
- Clopyralid
- Dicamba[6]
- DL-Fosfinotricina
- Fluazifop (Fuselade Forte)[7].
- Fluroxypyr
- Glifosato. Glifosatoa espektro zabaleko herbizida bat da, landareen aminoazidoen sintesian eragiten duen herbizida.[8] Debekatzeko kanpaina indartsu dago. Dagoeneko Austrian debekatu egin da.[9]

- Imazapyr
- Imazapic
- Imazamox
- Linuron
- MCPA (2-metil-4-clorofenoxiacético azido)
- Metolakloro
- Metam
- Paraquat
- Pendimetalina
- Picloram
- Sodio klorato (herrialde batzuetan debekatuta)
- Triclopyr
- sulfonilureak: Flazasulfuron eta Metsulfuron-metilo
Nekazaritza ekologikoan erabiltzen dira:[10]

- 2,4,5-TAzido triklorofenoxiazetikoa
- Agente laranja
- Gasolio eta petrolioaren beste deribatuak
- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/
- ↑ https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/herbizida
- ↑ https://www.elcorreo.com/zurekin/sasitza-kentzeko-herbizida-20180926182547-nt.html
- ↑ https://www.irunadeoca.com//wp-content/uploads/2018/REVISTAS/87.pdf 7.or.
- ↑ Encyclopedia of environment and society. Robbins, Paul, 1967-, Sage Publications. Thousand Oaks. 862. or. ISBN 9781452265582. OCLC 228071686.
- ↑ https://www.ageruo.com/eu/news/weeds-that-may-be-resistant-to-dicamba-make-herbicide-management-critical/
- ↑ Fluazifop. Herbiguide.com.au.
- ↑ https://bidasoa.hitza.eus/2020/06/05/erreportajea-glifosatoaren-erabilera-hondarribian/
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/glifosatoa-debekatu-du-austriak-nekazaritza-industrian-oso-erabilia-den-herbizida/inprimatu
- ↑ https://www.renovablesverdes.com/eu/etxeko-herbizida/