Josué Ferreira - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sun Nov 14 2021
Wikipedia, Entziklopedia askea
Josué Ferreira | |
---|---|
2021eko uztailaren 4a - | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1992 (32/33 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut national des langues et civilisations orientales Leo Baeck College (en) ![]() (2016 - 2021) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | errabinoa |
Kidetza | Judaism in Motion (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Josué Ferreira (1992) frantziar errabino liberala eta fantasiazko idazlea da.
Errabino izateko ikasketak hasi baino lehen, medikuntza ikasketak egin zituen eta hebreera azterketa gainditu zuen. 2016an Londresera joan zen eta Leo Baeck Collegen ikasi zuen bost urtez[1]. Frantziako mendebaldeko komunitate ortodoxoetan denbora batez egon ondoren, mugimendu liberalera jo zuen, eta mugimendu horrek «bakoitzak bere bidea testuinguru askeago batean egiten uzten duela» dela esan zuen[2].
2021eko uztailaren 4an, 29 urte zituela, Tom Cohen errabinoak ordenatu zuen Parisko Kehilat Gesher sinagogan[3][4][5]. Genero-trantsizioa hasi zuen arte, herrialdeko lehen emakume errabinotzat hartzen zuten[1].
2021eko irailaz geroztik[4], Estrasburgoko Union juive libérale komunitateko errabinoa da[2] eta errabino liberalak prestatzen dituen Parisko Eskola Errabinikoan irakasten du[5].
2022ko maiatzean –trantsizioa hasi baino lehen–, Rouenen egin zen Les filles de Rachi kongresuan parte hartu zuen[6]. Kongresuaren gaia La femme est-elle un Homme comme les autres ? Perspectives juives izan zen[7].
2023an, armairutik irten zen gizon trans gisa eta Josué Ferreira izena hartu zuen[8]. Frantzian jarduten duen lehen errabino transgeneroa da[9].
Gazteei zuzendutako fantasiazko hiru eleberri kaleratu ditu, Sara Pintado izengoitia erabiliz[4][1]:
- Mojunsha, tome 1 - Panthère des Ténèbres (2019)
- Sous les ailes du dieu Corbeau (2021)
- Mosjunsha, tome 2 - Tigre à dents de sabre (2022)
- ↑ a b c (Frantsesez) Caille, Linda. «Qui est Iris Ferreira, première rabbine ordonnée en France ?» Le Monde 2021-11-14 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ a b (Frantsesez) Rakotomalala, Meghann. «Iris Ferreira, première femme ordonnée rabbin en France» C News 2021-07-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-08-25) (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ (Frantsesez) «Iris Ferreira : interview» Judaïsme En Mouvement 2021-07-09 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Iris Ferreira, pionnière malgré elle, rabbin au service du judaïsme libéral» L'Express 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ a b (Frantsesez) «Iris Ferreira va devenir la première femme rabbin ordonnée en France» Le Monde 2021-07-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ (Frantsesez) Fauchet, Benoît. «Quand l’étude des textes juifs se conjugue au féminin» La Croix 2022-05-23 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ (Frantsesez) «Judaïsme français : les femmes se font leur place, à petits pas» The Times of Israel 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ (Frantsesez) Cincinatis, Johanna. «Iris, rabbin hors du commun : « J’ai été élevé comme une femme, mais je n’y trouvais pas mon compte »» L'Obs 2022-12-28 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ (Frantsesez) Martin, Pascal. «Le corps et les religions, ces faux ennemis» Le Soir 2024-03-20 (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).