Konbultsioa[1]gihar eskeletikoenuzkurdura gogorra da, nahimenaren eraginik gabekoa, gihar edo gihar-talde batean edo gehiagotan edo gorputz osoan higidura irregularrak eragiten dituena. Konbultsio gehienen oinarria epilepsia da, baina izan daitezke psikogenoak edo burmuinetako zenbait erasok (anoxia, traumatismoa, intoxikazioa eta abar) eragindakoak ere.[2] Biztanleriaren % 4k, gutxi gorabehera, eragin gabeko konbultsioa izango du 80 urte bete baino lehen, eta % 30-40 inguruk[3] edo, azterketa baten arabera, pazienteen % 50ek bigarren konbultsio-gertakari bat izango du.[4]