Kordofan - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Sat Apr 28 2012
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kordofan | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 13°00′N 29°30′E / 13°N 29.5°E |
Kordofan edo Kurdufan[1] (arabieraz: كردفان, Kurdufān) Sudango erdialdeko antzinako eskualdea, Darfurreko ordokien eta Nilo Zuria ibaiak eratzen duen haranaren artean. 380.547 km2 eta 3.600.000 biztanle (2000). Hiriburua: Al-Ubayyid. Islamiar eskualdea izan da XIV. mendeaz geroztik. Darfurreko agintarien mende izan zen 1820tik egiptoarrek konkistatu zuten arte (1821-1883). 1883an bihurtu zen Sudango herrialde. 1994an, hiru estatu federaletan banatu zen: Shamal Kurdufan (Ipar Kordofan), Janub Kurdufan (Hego Kordofan) eta Gharb Kurdufan (Mendebaldeko Kordofan). 2005ean, ezeztatu egin zen Mendebaldeko Kordofan, eta, Ipar eta Hego Kordofanen artean banatu ziren hari zegozkion lurrak.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-04-28).