Kordoi espermatiko - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kordoi espermatiko | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Gizakien ugaltze aparatua |
Identifikadoreak | |
Latinez | funiculus spermaticus |
MeSH | A05.360.444.777 |
TA | A09.3.04.001 |
FMA | 19937 |
Terminologia anatomikoa |
Kordoi espermatikoa abdomenetik testikulu bietara iristen den kordoi formako estruktura da. Iztai hoditik pasatzen da eta gubernaculum testisaren jarraipena da. Elementu guztiak eraman ondoren egitura bat osatuko du iztai hodia okupatzen duena: kordoi espermatikoa.
Kordoi espermatikoaren barnean egitura hauek aurkitzen dira:
- Wolff hodia(hodi deferentea)
- Arteria eta zain testikularra
- Zain sare panpiniformea (panpinius= mahatsondoaren hostoak)
- Hodi linfatikoak
- Nerbioak
Kordoi espermatikoa hiru geruzaz estalita egongo da:
- Kanpoko faszia espermatikoa: Kanpoko muskulu lapranaren aponeurosiaren jarraipena.
- Muskulu kremasterra: muskulu zeharraren eta barruko muskulu lapranaren fusioz sortutakoa.
- Barruko faszia espermatikoa [1]: Faszia transversaletik sortutakoa.
Kordoi espermatikoak sentikortasun handia izango du tortsioa jasateko. Honen ondorioz, tetikuluaren biraketa emango da eta honekin batera bertako zirkulazioa. Tortsio testikularrak testikulua galtzea eragin dezake.
Horrez gain, kordoi espermatikoa iztai hodiko hernia ez-zuzen batean inplikatuta egoten da. Izan ere, hernia ez-zuzena iztai hodiaren sakoneko zulotik sartzen da testikuluraino iritsi arte. Hernia ez zuzenak arraroak dira eta normalean kongenitoak.
- ↑ Shadbolt, Clair; Stefan B. J. Heinze; Rosalind B. Dietrich (2001). "Imaging of Groin Masses: Inguinal Anatomy and Pathologic Conditions Revisited". RadioGraphics. doi:10.1148/radiographics.21.suppl_1.g01oc17s261