Lauribar - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauribar | |
---|---|
![]() Lauribar Lekunberri zeharkatzen. | |
Lauribar (Euskal Herriko ibaien mapa) | |
Koordenatuak | 43°10′12″N 1°14′45″W / 43.17°N 1.2458°W |
Kokapena | ![]() ![]() |
Luzera | 28,1 km |
Arroa | 137,7 km² |
Batez besteko emaria | ? m³/s |
Lauribar[1] Nafarroa Behereko ibaia da. Errobiko ibaiadarra da eskuinaldetik, hortaz, Aturriren arroko ibaia.
Lauribar Altzürükün sortzen da, Burdin Olatze menditik gertu eta 892 metroko altueran. Donibane Garazi eta Izpura udalerrien arteko mugan isurtzen da Errobira, 152 metroko altueran.
Lauribarrek 28, 1 kilometroko luzera du[2]. Hasierako bere ibilbidean, Mendibe arte, Ilhounatzeko Erreka izenaz ezaguna da[3].
Ibilbidean dituen ibaiadarrak hauek dira:
- Arbaretxarbaretxe erreka, 1,5 kilometrokoa.
- Eskalera erreka, 3,4 kilometrokoa.
- Lekime erreka, 1,8 kilometrokoa.
- Haraska erreka, 2,3 kilometrokoa.
- Txorota erreka, 3,1 kilometrokoa.
- Oihartze erreka, 1,9 kilometrokoa.
- Urruti erreka, 1,8 kilometrokoa.
- Zaindutxilo erreka, 2,4 kilometrokoa.
- Kurutxeta erreka, 1 kilometrokoa.
- Etxeberri erreka, 1,9 kilometrokoa.
- Estene erreka, 9,5 kilometrokoa.
- Arzubi ibaia, 13,3 kilometrokoa eta eskumaldetik datorkiola.
Ibaiaren ibilbidea jarraituz, hona hemen zeharkatutako udalerri guztiak: