Loaldiko apnea[1]arnas aparatuaren gaixotasuna da, izatez lepo aldean dagoen butxadura batek sortutakoa eta pazientea lo dagoenean gertatutakoa. Gutxi atzemandako eritasuna da, epe luzean ondorioak eduki ditzakeena zirkulazio-aparatuan.
Zurrunga: Lo bitartean egindako soinu zakarrak dira.
Apneak: arnasaren etenak dira, segundo batzuetan iraun dezaketenak.
Hipersomnia: Gehiegizko logura da, egunean zehar agertzen dena.
Beste batzuk: Goizeko buruko mina, lo faltaren sentsazioa, bat-bateko esnatzeak ("arousals").
Alde batetik, arnas poligrafiek lo egin bitartean arnas funtzioa aztertzen dute. Bestetik, polisomnografiek arnasa eta burmuinaren aktibitatea erregistratzen dituzte, azken hau EEG edo entzefalogramaren bidez.
Neurri orokorrak hartu behar dira gaixotasuna sendatzen laguntzeko, hala nola pisua galtzea, alkohola ekiditea eta ohean jarrera aldatzeko aholkuak.
Bestela, CPAP ("Continuous Positive Airway Pressure") izeneko makina erabiltzen da, lo bitartean haizea arnasbideetan presio positiboarekin sartzen duena.