Patrizio Irlandakoa - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrizio Irlandakoa | ||
---|---|---|
![]() | ||
455 - 493ko martxoaren 17a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Armagh (en) ![]()
445 - 455 Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Armagh (en) ![]() | ||
Bizitza | ||
Jaiotza | Britania, IV. mendea | |
Heriotza | Saul, V. mendea ( urte) | |
Familia | ||
Aita | Calpornius | |
Ama | Conchesa | |
Familia | ikusi | |
Hezkuntza | ||
Hizkuntzak | ezezaguna latina | |
Irakaslea(k) | Germanus of Auxerre (en) ![]() | |
Ikaslea(k) | ikusi
| |
Jarduerak | ||
Jarduerak | apaiza, nekazaria, misiolaria eta idazlea | |
Santutegia | ||
Martxoaren 17 eta March 17 (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | ||
Erlijioa | kristautasuna | |
![]() ![]() |
San Patrizio edo Patrizio Irlandakoa (latinez: Patricius, irlanderaz: Padraig; jaiotzako izenaz Maewyn Succat) kristau misiolaria izan zen V. mendean eta Irlandako patroi santua izateagatik da ezagun. Santa Brigida eta San Kolunbarekin batera, Britaniako predikari eta erlijiosoa izan zen eta, ohituraz, Irlandako uhartean kristau erlijioaren sartzailetzat hartzen da.
Maewyin Succat, etorkizunean Patrizio izen kristaua hartu zuenak, Calphurnius-en eta Conchessa-ren (britaniar-erromatar izenak) semea zen. Apostolu eta Irlandako zaindari edo patroi santu izateagatik gurtua da. San Patrizio Eguna martxoaren 17an da, haren heriotzaren egunean, eta mundu osoko irlandarrek ospatzen dute.
Uste zabalduen arabera, uhartearen hurrengo tokietan ibili izan zen santua:
- Mayo konderria: Killalako badia eta Croagh Patrick
- Down konderria: Saul edo Sabhall Phádraig eta Downpatrick edo Dún Pádraig
- Slaneko muinoa, Meath konderria
- Loch Derg edo "laku gorria", Donegal konderria
- Armagh, Armagh konderria
Elezaharraren arabera, San Patriziok hirusta (hiru hostoko landarea) erabiltzen zuen Hirutasun Santuaren dotrina azaltzeko, Jaungoikoaren hiru pertsonen irakaspena alegia: Aita, Semea eta Izpiritu Santua. Istorio hau lehenengo aldiz azaldu zen 1726ko idazki batean, baina zaharragoa izan daiteke. Hala ere, ez dago ebidentziarik osagai hau mundu paganoan existitzen zanik. Edozein modutan, hirusta da San Patrizio Egunaren sinboloa da.