Psycho (1960ko filma) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Psycho (euskaraz, Psikosia) 1960ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko filma da, Robert Bloch idazlearen Psycho eleberrian oinarritua. Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin eta Martin Balsam aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean filmatu eta lau Oscar Saritarako izendatu zen.
Psycho II (1983), Psycho III (1986), Bates Motel (1987), Psycho IV: The Beginning (1990) eta Psycho (1998) jarraipenak ditu.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBetako Phoenix hiriko hotel batean, Marion Crane idazkariak (Janet Leigh) eta maitale Sam Loomis-ek (John Gavin) eztabaida latza dute: gizona diruz gaizki dabil, arazo larria dena bere emazteari hilabetero diru-zorra kitatzeko eta maitalearekin ezkontzeko. Idazkari gaztea, erabat etsita, bere enpresan lapurtu eta hiritik ihes egin du.
Ordu luzez noraezean gidatzen ibili ondoren, topatzen duen lehenbiziko lekuan gelditu eta atseden hartzea erabaki du: Norman Bates izeneko gazte lotsatiaren jabetzakoa errepide ondoko ostatua. Bai ostatuak, bai Norman (Anthony Perkins) eta haren ama bizi diren aldameneko etxaldeak itxuraz arruntak eta lasaiak dirudite, baina gauzak ez dira diruditena.
- Anthony Perkins: Norman Bates
- Janet Leigh: Marion Crane
- Vera Miles: Lila Crane
- John Gavin: Sam Loomis
- Martin Balsam: Milton Arbogast detektibea
- John McIntire: Al Chambers sheriffa
- Simon Oakland: Fred Richman medikua
- Frank Albertson: Tom Cassidy
- Patricia Hitchcock: Caroline
- Vaughn Taylor: George Lowery
- Lurene Tuttle: Chambers andrea
- John Anderson: California Charlie
- Mort Mills – Errepideko polizia
- Virginia Gregg, Jeanette Nolan eta Paul Jasmin – Norma Batesen ahotsa (Normanen ama)
- Ted Knight – Norman Bates zaintzapean duen polizia
-
Alfred Hitchcock zuzendaria Batesdarren etxaldearen aurrean.
-
Ostatuaren kartela.
-
Ostatua eta etxaldea gaur egun.
- Psycho filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)