Remigio Mendiburu Miranda (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931kouztailaren 17a – Bartzelona, Katalunia, 1990ekoapirilaren 16a) [1]euskal herritar eskultorea izan zen. Zura erabili zuen gehienbat, eta hark egina da Korrikaren lekukoa. Metalak eta harria ere landu izan zituen. Kolorea ia baliatu gabe, zuhaitzen enborrak lantzea izan zen Mendibururen konstante bat. Enborren formak errespetatuz, baina hainbat tresnaren bidez manipulatuz, anitz gai jorratu izan zituen. Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, sustraietara begiratzen dutenak.
Euskarazko kulturarekin harreman sakona izan zuen, eta horren adibidea da Korrikaren lekukoa 1980an berak diseinatu eta sortu zuela.
Modu berezia zuen bai materialaren bidez adierazteko, eta bai eskulturaren ideia sormen-prozesuko egitura tentsioen emaitza gisa zehazteko, eta, horri esker, bere lana modernitatearen azken garapenaren barruan kokatzeko hizkuntza propioa sortu ahal izan zuen. Mendiburu bere garaiko konbentzio formaletik urrundu zen. Naturaren eta kulturaren arteko gatazka ezkutua erakusten dute bere eskulturek. Erreferentea izan zen bere garaiko artearen eraldaketan.[2][3]
1970eko hamarkadan, Nafarroa Garaiko iparraldean mendialdean dagoen Intza herri txikiko baserri batera joan zen bere familiarekin bizitzera, naturatik gertuago izateko. Geroago Hondarribira itzuli zen, eta han jarri zuen bere lantegia.
1980ko hamarkadaren azkenaldian, B hepatitisa diagnostikatu zioten Mendibururi, eta bere arte ekoizpena nabarmen murriztu zion horrek. Aldi hartan, marrazkiak egiten zituen paperean, errotuladoreak, bolalumak, koloretako arkatzak eta akuarelak erabiliz. 1988an gibeleko transplantea egin zioten Bartzelonako Ospitale Klinikoan, eta hiri hartan izan zen bi urtez, bere emazte Maria Carmen Inda eta bien seme Urko lagun zituela, harik eta 1990eko apirilaren 16an hil zen arte.[1][3]
Materialak, eraikitze-moduak eta garapen formalak modu bitxian irauli zituen hiruen arteko harreman berriak sortuz eta horrela eskulturaren esanahi-eremua zabaldu zuen.
«
Izadiaren formaren antropologia eskultorikoa egiten zuen
Berak sortutako lanak eta jasotako sariak honela gertatu ziren urtez urte:
1959. Gipuzkoako Artista Berrien XIX. Erakusketan parte hartu eta lehenengo saria irabazi zuen.
1960. Donostiako Arte Plastikoen I. Lehiaketa Nazionaleko lehen saria.
1959. Gipuzkoako Artista Berrien XIX. Erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa bat antolatu zuen Nestor Basterretxearekin, Hondarribiko Carlos V Gazteluan, eta "Aranaz Darras" Aretoan bakarkako erakusketa ere bai. Eta 1. Lehiaketa Nazionaleko lehen saria irabazi zuen.
1965. "Presencia de nuestro tiempo" taldekako Erakusketa, Bartzelonako "Rene Metras" Galerian. "MAN. 65" taldekako Erakusketa, Bartzelonako Santa Cruz Ospitale Zaharrean. "Arte Actual" taldekako Erakusketa, Hondarribiko Carlos V Gazteluan. Hau bera, Bilboko Museoan eta Gasteizkoan jarri zen. "Aranaz Darras" Aretoan bakarkako erakusketa. Madrilgo "Nebli" Aretoan, bakarkako erakusketa. Veneciako Biurterokorako hautatua izan zen. Madrilgo Juan March Fundazioaren beka lortu zuen.
1966. Veneciako Biurterokoan parte hartu zuen. Euskal Eskolako GAUR taldearen sortzailea izan zen, Oteiza, Txillida, Basterretxea, Balerdi, Amable Arias, Zurneta eta Sistiagarekin batera. GAUR taldearen erakusketa, Donostiako Barandiaran Galerian, Bilboko Museoan eta Gasteizkoan.
1968. Bartzelonako "1 Salón de Escultura Contemporánea"rako hautatua izan zen. Donostiako "Huts" Galerian bakarkako erakusketa.
1969. Bilboko "Grises" Galerian bakarkako erakusketa.
1970. Mexikoko Arte Ederretako Museoan, "Pintura y Escultura Vasca Contemporánea" taldekako erakusketa. Donostiako "Avenida 1" etxean dagoen Herri Txistu Otza altzairuzko eskultura egin zuen.[4]
1971. Valenciako "Metal en el arte" izeneko Erakusketa Nazionalean, taldeka. "1 Muestra Indiscriminada de Arte Vasco" taldekako erakusketa. Barakaldon. Bilboko Mikeldi Galerian, bakarkako erakusketa. "Simposiurn Internacional de Escultura de Canarias"erako hautatua izan zen.
1972. "Arte Vasco" taldekako erakusketa, Tolosako Zabala Jauregian. "1 Ciclo de Escultura Española Contemporánea" taldekako erakusketa, Madrilen. "Arte Vasco" t
Izenbururik gabeko frisoa Donostiako Tabakaleraren ondoan1973. Donostian, Amarako autopistaren pasabidean burdinezko Izenbururik gabeko frisoa eskultura jarri zuen.[4] Geroago, 2017an pasabide hori kendu zutenean, Tabakaleraren ondora eraman zuten eskultura hori, Atotxako tren geltokitik gertu. Bilboko Luzaro Galerian bakarkako erakusketa "5 escultores vascos" taldekako erakusketa, Madrilgo Skira Galerian. "1 Exposición Internacional de Escultura en la calle" taldekako erakusketa, Santa Cruz Tenerifekoan.
Donostiako Kutxaren Garibaiko egoitzako eskultura
1974. Bilboko Mikeldi Galerian bakarkako erakusketa. Vigoko "Castro"n, aire zabaleko Erakusketa taldeka. Madrilgo "Club de Golf de las Matas"en aire zabaleko taldekako erakusketa. Beobideren Omenez, Donostiako "Estudio" Galerian taldekako erakusketa.
1975. Bilboko Luzaro Galerian bakarkako erakusketa. Irtiñako "Dag" Galerian, bakarkako erakusketa. "Pequeñas esculturas de grandes escultores" taldekako nazioarteko erakusketa, Granadan. Donostiako Jakintxan taldeko erakusketa. Donostiako Aurrezki Kutxa Probintzialeko horma irudiak eta sabaiko kasetoidura. Pedro Sotak, "Nortasuna" izeneko bere lanari buruzko laburmetraia egin zuen
1976. Hondarribiko Txantxangorri Galerian bakarkako erakusketa. Euskal Artistek Bilintxi eskainitako Omenaldia, Donostiako San Telmo Museoan, taldekako erakusketa. "Gure lur" Erakusketa, Donostian. "Escultura" Erakusketa, Donostiako aurrezki Kutxa Probintzialean. Basileako Nazloarteko VII Arte Ferian parte hartu zuen.
1978. "1 Trienal de Europa de Escultura"n parte hartu zuen, Parisko "Palais Royal"en. "Pintura y Escultura Vasca" taldekako erakusketa, Donostiako E2 Galerian "Erakusketa 78" taldekako erakusketa, Madrilgo Velazquez Jauregran. "Arte Vasco 78" taldekako erakusketa, Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalean.
1979. "Pintores y escultores vascos" taldekako erakusketa, Donostiako Arte Galerian. "Arte en Getaria 79" taldekako erakusketa, Getariako Erakustoki Aretoan. Madrilgo Velazquez Jauregian, taldekako erakusketa, Orbegozo Fundazioak babestua. Bartzelonako "Fundación Miró"n taldekako erakusketa, Orbegozo Fundazioak babestua Hondarribiko Ttopara Galerian bakarkako erakusketa. Hondarribiko Portiko Galerian bakarkako erakusketa.
1980. Bilboko Windsor Galerian bakarkako erakusketa. Korrikaren lekukoa sortu zuen.
1981. "Artistas para una temporada" taldekako erakusketa, Bilboko Windsor Galerian. Bilboko "Arte Eder"en parte hartu zuen.
1983. Donostiako San Telmo Museoan, bakarkako erakusketa. Gasteizko Arte Ederretako Museoan erakusketa. Bilboko Windsor Galerian, bakarkako erakusketa. Nafarroako Aurrezki Kutxa, Irtiñan, bakarkako erakusketa
1984. "Mille 3" Chicagoko Nazioarteko Eskultura Ferian, taldekako erakusketa
1982. Hondarribiko lantegian bere obrari buruz grabatutako Dunbots filma zuzendu zuen. Anton Larrauri musika jarri zion.
1991ko Korrikak omendu egin zuen. Remigiok berak idatzi zuen hil aurretik ekitaldi honetarako mezua.
2007. Hondarribiko Urrezko Domina eman zion udalak.
2021: Bilboko Arte Ederren Museoan "Mendiburu. Materia eta memoria" erakusketa. bost hilabetez programatuta egon zen, apirilaren 14tik irailaren 5era. Jorge Oteiza Fundazio Museoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosek antolatu zuen erakusketa, Henri Bergson filosofoaren izen bereko lanaren izena hartuta. Artistaren berezitasunak berrikusten ziren erakusketan ibilbide osoa bilduta; informalismora hurbilduz eta forma herrikoiak berpiztuz 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zenetik, Gernika eta La noche del exilio serieen inguruko azken proiektuak egin bitarte. Ibilbide horretan, hurbiletik ikus zitezkeen Kabiak eta Ezpalak serieetako egitura konplexuak, baita pieza esekiak ere, 1970eko hamarkadan forma eraikitzearekin eta eskultura-objektua gainditzearekin lotutako esperientziak, eta gainezartzeetan oinarritutako lanak, hala nola Atariak seriekoak. Guztira, eskulturak eta paper gaineko obrak batuta ehun pieza baino gehiago bildu ziren erakusketan.[2]
1988 arte Korrikan ibili zen lekukoa.
Euskarazko kulturarekin harreman sakona izan zuen Mendiburuk. Korrikaren lekukoa 1980an berak sortu zuen. Euskararen alde, bi urterik behin antolatzen den lasterketa erraldoi horretan ibilbidea beti aldatzen da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da.
Testigua edo lekukoa, eskuz esku doan makila diseinatu eta egin zuen 1980an. 1988 arte Remigiok egindako pieza ibili zen Euskal Herrian barrena. 1988az geroztik, Juan Gorriti eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena.
1980ko Jatorrizko artelan hura Donostiako San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, "modernitatearen hasiera" deritzon atalean.
Korrika (2019-04-11)
«
Euskararen dimentsioan bizi zen. Hala, bi lagun talde zituen; euskaldunena eta erdaldunena. Euskararen muga ikusezin horregatik ez nuen lortu harekin harreman zuzenagoa izatea.