San Felipe gaztelua (Setúbal) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Felipe gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Setubal |
Portugalgo hiria | Setúbal |
Freguesia | Setúbal (São Julião, Nossa Senhora da Anunciada e Santa Maria da Graça) |
Koordenatuak | 38°31′04″N 8°54′33″W / 38.517715°N 8.909221°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1582 (egutegi gregorianoa) |
Komisarioa | Filipe II.a Espainiakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giovan Giacomo Paleari Fratino (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Estrada do Castelo de São Filipe, 2900-300 Setúbal |
San Felipe gaztelua (portugesez: Castelo de São Filipe) Portugalgo Setúbal hirian dagoen gaztelua da.
Gotorlekua kokaturik dagoen eremuan paleolito garaiko aztarnak, feniziarrenak, erromatarrenak eta mairuenak aurkitu badira ere gotorlekua XIV mendean diseinatu zen, baina ainbat saiakera egin arren eraikuntza lanak Filipe II.a Espainiakoak hasi zituen 1580ko Setúbalgo matxinadaren ondoren eta 1582an bukatu zen gotorlekua. Filippo Terzi arkitekto militar italiarra izan zen eraikuntza diseinatu eta burutu zuena. Ondoren Leonardo Torriani arkitektuak hainbat aldaketa eragin zizkion 1600an amaitua gelditu zen arte.
XVI mendean zabalkuntza berriak egin zitzaizkion artilleriazko gerra modernoetara moldatzeko eta XVIII mendean Pombalgo markesaren garaian gotorlekua dotoretzea erabaki zen eta San Felipe kapera azuleiuz estali zen.
1755eko Lisboako lurrikarak kaltetu egin zuen eta ondoren Artilleroen eskola gisa funtzionatu zuen. XIX mendean gobernariaren egoitza zen Casa de Mando erre egin zen.
1940tik aurrera berriztatze lanak hasi ziren eta Monumentu nazionala izendatua izan zen. Gaur egun pousada bihurtua da.