eu.wikipedia.org

Santa Kiteria baseliza (Tutera) - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Kiteria baseliza

Santa Kiteria baselizaren irudia.

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°03′22″N 1°36′56″W / 42.05605°N 1.61558°W
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaTuterako elizbarrutia
Arkitektura

Santa Kiteria baseliza Nafarroako Tutera udalerrian dagoen baseliza katoliko bat da, San Julian mendietan dago[1][2](orain maiz baselizaren omenez Santa Kiteria mendiak izenez deituak). Nahiz eta antzinako zaharragoa izan, gaur egungo eraikina XIX. mendearen hasieran eraiki zen.

Santa Kitera baseliza peraltatutako nabe bakar batez osatua dago. Bere aldarearen gainean Santa Kiteriaren irudia dago.

  • Lehenbiziko baseliza (XII. mendea?, XIV-XIX. mendeak)

Bere sorreraren data ezezaguna da, jada 1373an lehenbiziko aldiz aipatua delarik, aipamen honetan San Julian mendietan kokatua zegoela zehazten da, Albeako landa zabalari begira. 1813an Francisco Espozek antzinako baseliza erautsi eta gerora berreraikia izan zen.

  • Gaur egungo baseliza (XIX. mendea)

Antzinako baselizaren suntsiketa ondoren, 1816ean berria eraiki zen, hots, gaur egungoa. Baseliza hau 1909 eta 1923an zaharberritua izan zen. 1936 eta 1937 artean, Espainiako Gerra Zibilan zehar, gotoelku bilakatu zen. 1982an oso kaltetua zegoenez erabat zaharberritua izan zen.

  1. Yanguas y Miranda, M. (1823). Diccionario Histórico-Político de Tudela. Andrés Sebastiánen inprimategia, 336. orr.
  2. Sainz-Pérez, M. (1913-1914). Apuntes Tudelanos. Castro Alava, J.R-ek zuzendutako argitalpena. (1969), Gráficas Mar, Tutera. 3 bilduma, 1430. orr.