Sindrome neuroleptiko gaiztoa[1] edo neuroleptikoen sindrome gaiztoa[2]antipsikotikoak eta beste medikamentu batzuk erabiltzearen edo droga dopaminergikoak bortizki kentzearen aurkako erreakzioa da. Paziente psikiatriko anbulatorioetan neuroleptikoekin tratatutako 500 eta 1.000 paziente arteko kasu bat gertatzen da.[3]
Disautonomia, hipertermia, zurruntasuna eta kontzientzia-egoeraren aldaketa ditu ezaugarri, eta garaiz tratatzen ez bada hilgarria izan daiteke.