Taxi Driver - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxi Driver ("Taxilaria") Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren 1976ko filma da. Bertan, Robert De Niro, Jodie Foster, Albert Brooks, Harvey Keitel, Leonard Harris, Peter Boyle eta Cybill Shepherd aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Travis Bickle (Robert De Niro) heziketa eskaseko Vietnamgo gerran ibilitako marine ohia da, jaioterrira itzuli eta New York hirian erabateko bakardadean bizi dena. Gizarteak ez onartua sentitzearen ondorioz, depresioa eta ezinegona dauzka; gauetan taxilari gisa lan egiten du, eta giro hartan ikusitako jende mota askoren ondorioz, gizarteak erabateko garbiketa behar duelako ustea piztu zaio.
Ameriketako Estatu Batuetarako presidentetzarako hautagaiarentzako boluntario gisa lanean ari den emakume gazte bat ezagutu (Cybill Shepherd): harekin irtetea lortu du, baina X antzoki batera eraman du eta emakumeak, erabat nazkaturik, alde egin eta bien arteko harremana amaitu du.
Gerora, taxian Iris (Jodie Foster) izeneko neskatila prostituta ezagutu eta harenganako erakarpena sentituta, bizimodu latz hartatik eta bere proxenetarengandik (Harvey Keitel) alde eragin nahi du, neskatxa bide onera zuzendu nahian.
Azkenean, gizartea garbitzeko haren grinak erokeriaren muturreko mugetaraino eraman du.
- Robert De Niro: Travis Bickle.
- Jodie Foster: Iris "Easy" Steensma.
- Albert Brooks: Tom.
- Harvey Keitel: Matthew "Sport" Higgins.
- Leonard Harris: Charles Palantine senataria.
- Peter Boyle: "Wizard".
- Cybill Shepherd: Betsy.
- Harry Northup: Doughboy.
- Martin Scorsese: Travisen taxiseko bidaiaria.
- Victor Argo: Melio, dendaren jabea.
- Steven Prince: "Easy Andy".
- Joe Spinell: Travisen ofiziala taxis enpresan.
- 1976ko Cannesko Urrezko Palma
- Bigaren Emakumezko Aktorea (Jodie Foster) eta Musika Onenaren BAFTA Sariak
- Gizonezko Aktore Onenaren New Yorkeko Zinemaldiko Kritikarien Saria (Robert De Niro)
- Taxi Driver filmaren trailer edo aurreiragarkia (Ingelesez)
- Taxi Driver filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)