eu.wikipedia.org

Txikipedia:Hiriburu - Wikipedia, entziklopedia askea.

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiriburua lurralde batean dauden hirien artean garrantzitsuena da.

Lurralde bateko hiririk garrantzitsuena zein den erabakitzeko, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: kultura, ekonomia, historia, azpiegiturak...

Gehien-gehienetan, biztanle gehien dituen hiria izaten da hiriburua, baina ez da beti hala izaten. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua Washington da, baina hiririk handiena New York da.

  • Arriaga antzokia, Bilbon, Bizkaiko hiriburuan

    Arriaga antzokia, Bilbon, Bizkaiko hiriburuan

  • Donostia, Gipuzkoako hiriburua, Igeldotik ikusita

    Donostia, Gipuzkoako hiriburua, Igeldotik ikusita

  • Andre Maria Zuriaren plaza, Gasteizen, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan

    Andre Maria Zuriaren plaza, Gasteizen, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan

  • Gazteluko plaza, Iruñean, Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburuan

    Gazteluko plaza, Iruñean, Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburuan