Vampire in Brooklyn - Wikipedia, entziklopedia askea.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vampire in Brooklyn | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Vampire in Brooklyn |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | comedy horror (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wes Craven |
Gidoigilea(k) | Charlie Murphy |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eddie Murphy |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Patrick Lussier |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | J. Peter Robinson |
Argazki-zuzendaria | Mark Irwin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Brooklyn |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Vampire in Brooklyn edota Wes Craven's Vampire in Brooklyn (euskaraz Brooklyngo Banpiroa) 1995eko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia film bat da. Eddie Murphy, Angela Bassett, Allen Payne, Kadeem Hardison, John Witherspoon, Zakes Mokae eta Joanna Cassidy aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York hiriko Brooklyn auzoko portura gauerdian iritsi berri den mamu itsasontzi batean hainbat gorpu eta hilkutxa bat topatu dira, azken horretan Maximilliam banpiroa doa (Eddie Murphy). Max, dotorea eta beldurgarria da, bikotekide berri baten bila dabil, eta azkenean Rita (Angela Bassett) topatuko du, Maxen iraganaren berririk ez duen polizia bikaina. Neska zalantza baten aurrean aurkituko da: behin betiko naturaz gaindiko ahalmenez eta aberastasunez beteriko bizitza hautatzea edota bere betiko polizia bizimodu aspergarriarekin jarraitu.
- Eddie Murphy: Maximillian / Preacher Pauly / Guido
- Angela Bassett: Rita Veder detektibea
- Allen Payne: Justice detektibea
- Kadeem Hardison: Julius Jones
- John Witherspoon: Silas Green
- Zakes Mokae: Zeko doktorea
- Joanna Cassidy: Dewey kapitaina
- W. Earl Brown: Polizia ofiziala
- Simbi Khali: Nikki
- Vampire in Brooklyn filmaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)