Worcester Warriors - Wikipedia, entziklopedia askea.
- ️Fri Oct 28 2022
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izen osoa | Worcester Rugby Football Club | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | ![]() | |||||||||||||||
Sorrera | 1871 | |||||||||||||||
Kirol zelaia | Sixways Stadium (Edukiera: 12.024) | |||||||||||||||
Presidentea | ![]() | |||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | |||||||||||||||
Liga | Ingalaterrako Liga | |||||||||||||||
2022-23 | kanporatua | |||||||||||||||
Webgunea | www.warriors.co.uk | |||||||||||||||
|

Worcester Warriors Rugby Football Club Ingalaterrako errugbi talde profesionala da, egoitza Worcester hirian duena. Ingalaterrako errugbi txapelketan parte hartzen zuen, baina 2022ko urrian lehiatik kanpo utzi zuten, kaudimengabezia zela eta.[1]
Francis John Ede erreberendoak eratu zuen taldea 1871n, baina 2004 arte behe mailatan ibili zen. Urte hartan, bigarren mailako txapelketa irabazi eta lehen mailara igo zen. Bertan egon zen 2010 arte, eta posturik hoberena 2005-06 denboraldian lortu zuen, zortzigarrena. 2008an, berriz, European Challenge Cup jokatu zuen eta baita finalera iritsi ere; Bath Rugbyk garaitu zuen 24-16.
2010–11 denboraldian bigarren mailako txapela (RFU Championship) irabazi, eta 2011tik 2014ra lehenbiziko mailan aritu zen. 2014-15ekoan berriz irabazi zuen bigarren mailako liga eta, beraz, Premiership-era igotzea lortu zuen; horrez gain, Anglo-irlandar Kopa ere irabazi zuen. 2021-22 denboraldian Premiership Rugby Cup-a irabazi zuen. 2022ko urrian, ordea, finantza arazoak zirela eta, Ingalaterrako errugbi txapelketatik at utzi zuten.[1]
- Premiership Rugby Cup
- irabazlea (1): 2022
- RFU Championship
- irabazlea (3): 2004, 2011, 2015
- finalista (3): 2001, 2002, 2003
- European Challenge Cup
- finalista (1): 2008
- Europako ezkutua
- finalista (1): 2005
- Ingalaterrako errugbi txapelketa
- zortzigarrena 2006an
- Anglo-irlandar Kopa
- irabazlea (1): 2015
- Premiership Rugby Cup
- Txapelduna (1): 2022.
- ↑ a b Worcester Warriors: Premiership club suspended for season and relegated. BBC News, 2022ko urriak 6, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- (Ingelesez) Worcester Warriors taldearen webgunea, warriors.co.uk
![]() |
2023-24ko Ingalaterrako errugbi txapelketako taldeak | ![]() |
---|---|---|
Bath • Bristol • Exeter • Gloucester • Harlequin • Leicester • Newcastle • Northampton • Sale Sharks • Saracens |