eu.wiktionary.org

begi - Wikiztegia

  • /Oraindik ez daukagu hitz honen etimologia. Lagundu ezazu jartzen./

"begi"

IZEN BIZIGABEAREN DEKLINABIDEA
MUGAGABEA SINGULARRA PLURALA
ABSOLUTIBOA begi begia begiak
ERGATIBOA begik begiak begiek
DATIBOA begiri begiari begiei
GENITIBOA begiren begiaren begien
SOZIATIBOA begirekin begiarekin begiekin
DESTINATIBOA begirentzat begiarentzat begientzat
MOTIBATIBOA begirengatik begiarengatik begiengatik
INSTRUMENTALA begiz begiaz begiez
INESIBOA begitan begiean begietan
LOKATIBOA begitako begiko begietako
ADLATIBOA begitara begira begietara
MUGA-ADLATIBOA begitaraino begiraino begietaraino
HURBILTZE ADLATIBOA begitarantz begirantz begietarantz
ADLATIBO DESTINATIBOA begitarako begirako begietarako
ABLATIBOA begitatik begitik begietatik
PARTITIBOA begirik

-

-

PROLATIBOA begitzat

-

-


  1. Ikusmena ahalbideratzen duen organoa.
    • Adibidea: Begiak gorrituta dituzu, negar egin al duzu?
Giza begia.

begi.


  1. Lanerako tresnetan kirten edo makila sartzeko zuloa.
    • Adibidea: Erratz honek begi handiegia du eta beraz, kirten horrek ez du balio.

  1. Jostorratzari haria sartzeko zuloa.
    • Adibidea: Jostorratz honek begi txikia du eta ezin dut bertan haria sartu.

  1. Janari mamitsuetan agertzen den zulo bakoitza.
    • Adibidea: Ogi honek begi ugari ditu.

  1. Zubiaren arku bakoitzak mugatzen duen hutsunea.

  1. Sarea osatzen duen sokak mugatutako zuloa.

  1. Landarearen adarraren puntan edo hostoaren azpiko aldean agertzen den kimu-hasikina.
    • Adibidea: Zuhaitz horrek begi asko ditu.

  1. Zuhaitz batean ingurua baino ilunagoa den zatia, zuraren akatsa dela eta.
    • Adibidea: Zuhaitz horrek begi beltz bat du.

  1. Animali batzuek duten pigmentu-orbana.
    • Adibidea: Txakur hark begi ugari ditu.